Pirinioetara irteera antolatu du Mendi Taldeak

Ekainaren 28 eta 29 egunetarako irteera antolatu du Soraluzeko Mendi Taldeak, Aspe eta Bisaurin (irudian) inguruetara. Izena emateko epea zabalik dago.

 

Irteera asteburu osokoa izango da, larunbat goizetik (5:30) igande arratsaldera. 

 

 

* 1. etapa: Larunbat goizean autobusez Aisara, bertatik oinez abiatuta Aspe tontorrera igo eta Lizara aterpetxera zeharkaldia.

* 2. etapa: Lizaratik irtenda Bisaurin tontorra eginez zeharkaldi zirkularra, aterpetxera itzuliz. Handik autobusez Soraluzera.

 Prezioa: Irteeraren prezioa 65 eurokoa da bazkideentzat, eta 75ekoa bazkide ez direnentzat.

Izena emateko, kutxako 21010062160121871321 kontuan sartu berhar da dirua eta froga-agiria soraluzekomenditaldea@gmail.com helbidera bidali edo mendi taldeko buzoian utzi, ekainaren 20a baino lehen.