Debabarrenean BTT zentrua irekiko dute

Debabarrenean BTT zentrua irekiko dute, Gipuzkoako lehenengoa eta EAEko hirugarrena izango dena. Ibilbideetako bat mendigainetik pasatuko da.

 

 

Bizikletan ibiltzeko zentroaren harrera gunea Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean kokatuko da. 397,70 km izango dira guztira, zailtasun maila askotako 16 ibilbidetan banatuak, eta horietako bat Karakate eta Irukurutzeta arteko gainetik pasatuko da.

Euskadiko BTT Zentroen Sarearen webgunean, www.euskadibttzentroak.com webgunean, txirrindularitzako ibilbideen, aktibitateen eta GPS erreferentzien berri emango da.

 

Informazio gehiago:

Elgoibarren.net: http://www.elgoibarren.net/content/view/888/11/

Debegesa:  http://www.debegesa.com/noticias/gipuzkoako-lehenengo-btt-zentroaren-proiektuaren-aurkezpena/view?set_language=eu