Odol ateraldiak egingo dira barixakuan

plaentxia_com 2008ko mai. 20a, 17:51

Soraluzeko Odol-emaileen elkarteak jakitzera eman du datorren barixakuan, hilak 23, odol ateraldiak egingo direla iluntzeko 19:00etan, frontoian (Musika Eskola dagoen eraikinean). 

Zilarrezko Tanta Soraluzeri

Odol Emaileen Elkarteak mila biztanleko eta urteko 50 donazio baino gehiago egiten dituen herriei ematen dien saria da Zilarrezko Tanta, eta Soraluzek jaso du duela gutxi. Gipuzkoako Elkarteak Roke Akizu Udaleko ordezkariari eman zion oroigarria, Osasunaren Munduko erakundeak gomendatzen duen indizea betetzearren.