Motorzaleen hamaikagarren kontzentrazioa egingo da asteburuan

Plaentxi Motor Elkarteak maiatzaren 24 eta 25 egunak aukeratu ditu motorzaleen kontzentrazioa egiteko. Kotxe txikien erakustaldia, musika kontzertuak eta motorrekin herriz herri ibiltzeko ibilbidea prestatu dituzte, besteak beste.

Zapatuan:
  • 16:00etan izen emateak egingo dira.
  • 18:00etan gasolinazko kotxe txikien erakusketa frontoian.
  • 20:00etan musika kontzertuei hasiera emango zaie Plaza Zaharrean, eta goizaldeko 3rak aldera arte iraungo du, Soraluzeko Punktapie eta Clavooxidado eta Oñatiko Tribute to turbonegro eta Hamer musika taldeen eskutik.
  • Bitartean, 21:30etan afaria eta gauerdian oparien zozketa egingo dira.

Futbol Zelaian akanpatu ostean, domekan:

  • 9:00etan gosaria eta izen ematea egingo dira.
  • 11:00etan ibilbideari ekingo diote: Soraluzen hasita, Bergara, Oñati, Legazpi, Zumarraga, Azkoitia eta Elgoibar pasatuko dituzte, berriz Soraluzera etortzeko.
  • 14:00etan babajana eta opari zozketa egingo dituzte.
Asteburu osorako izena emanez gero, 20 euro ordaindu beharko dira eta domekarako bakarrik izanez gero, 10 euro.