AAMren aldeko manifestaziorako autobusa bihar

Espainiako Auzitegi Nazionala Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurka egiten ari den epaiketa salatzeko bihar Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa izango da Soraluzetik.

Pasa den astean Soraluzeko Askatasunak biharko manifestaziora joateko deialdia egin zuen eta herritar talde batek babestu egin zuen deialdia. Autobusean joateko Arrano tabernan eman daiteke izena.

"EZ DA DELITUA"

33/01 auzia (Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkakoa) salatzeaz gair, atxiloketak, estradizioak, sakabanaketa politika eta espetxeetako egoera salatu zituzten prentsaurrekoan. "Ez da delitua" lelopean, preso politikoen senide eta lagunen ekimenak delitu ez direla adierazi zuten. Auzitegi Nazionalak epaiketa horrekin "gu ere epaitu nahi gaitu", esan zuten. 
Soraluzeko presoen inguruan, Lourdes eta Peioren egoeraren berri eman zuten; gero eta urrutiagoko espetxeetan lehena, eta gartzela zigorra beteta izan arren kartzelan bigarrena. Iñaki, Asier, Luis eta Juanjoren heriotzak ere salatu zituzten.