Spraikadak, Euskal Herriko Graffiti lehiaketa

Euskara Elkarteen Topaguneak antolatuta, Erandion egingo da uztailaren 19an Euskal Herri mailako Spraikada grafiti lehiaketa.5. edizioa izango da aurtengoa. Ekainaren 27an bukatuko da zirriborroak aurkezteko epea.

BALDINTZAK

  • 16 urtetik gorako gazte euskaldunek parte har dezakete, bakarka nahiz taldeka.    
  • Teknika eta gaia libreak izango dira.
  • Graffitia testuarekin aurkezten bada, testua euskaraz idatziko da.
  •  Graffitiaren zirriborroa DIN A3 formatuan aurkeztuko da, posta arruntez edo e-mail bidez.
  • Aurkeztutako zirriborro guztien artean, hamar aukeratuko dira uztailaren 19an Erandion buruz burukoan lehiatzeko.
  •  Graffitiak 7 x 2 metroko hormetan egingo dira antolakuntzak emandako sprayak erabiliz. Gainontzeko materiala lehiakideek eramango dute.
  •  Lehiaketa egunean aldez aurretik aurkeztutako zirriborroa hormaratu beharko da.    
  • Sari banaketa lehiaketa egunean egingo da. 

IZEN-EMATEA

Parte-hartzaileak, zirriborroarekin batera, ondoko datuak bidaliko ditu:

- Lanaren izena eta egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Nortasun Agiriaren fotokopia.

 

E-mailez edo posta zertifikatuz, ekainaren 27a baino lehen. 

SARIAK

Hiru sari banatuko dira:

I.  1.500 €

II. 1.200 €

III.   900 € 

Antolatzaileek horrela erabakiz gero, sariak hutsik gera daitezke. Antolatzaileen eskumena da lehiaketan bidezko deritzoten aldaketak egitea. Lehiaketa honetan parte hartzeak aurreko puntuetan azaldutakoa onartzeadakar. 

OHARRA

Informazio gehiago lortzeko, zalantzak argitzeko eta zirriborroakbidaltzeko ondoko zenbaki eta helbideetara jo: 

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

Gazte Saila (Amaia)

Arlozabal 8bis 1C

48220 Abadiño (Bizkaia)

946215116 edo graffitiak@topagunea.com

www.topagunea.org/graffiti