Mozio etikoa onartu egin du Udalbatzak, EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin

plaentxia_com 2008ko mai. 7a, 23:16
Jendez betetako Udalbatzarrean PSE-EE eta EAJ-PNV alderdiek aurkeztutako mozio etikoak aurrera egin du, oposizioko botoei esker. Puntuz puntu bozkatu da, eta dimisioarenean izan ezik, PSE-EE, EAJ, EA eta PPk baiezkoa eman dute eta EAE-ANVk ezezko botoa eman du. Dimisioaren puntuan, azkenengoan, PSE-EE, EAJ eta PPk baiezkoa eman dute eta EA eta ANVk ezezkoa. Mozioa osotasunean onartu da.


 

ANVk ez duela dimitituko esan du. 

 

PPren mozioa ez da onartu

ANVk gutxiengoan gobernatzen duen Udalak “demokraziarako berreskuratzeko” eskatuz sartutako mozioak PPko Maria Garmendia zinegotziaren baiezko boto bakarra jaso du. PSE-EE abstenitu egin da. Gainontzekoek ezezkoa eman dute eta mozioak ez du aurrera egin.

 

EAren mozio alternatiboak aurrera

Giza eskubideak eta erabakitzeko eskubidea onartzeko eskaera egin du Eak mozioarekin. Botaketa egin ostean, EAJ eta EAk baiezkoa eman dute, PSE-EE eta PPk ezezkoa eta ANV abstenitu egin da.

 

ANVko hautetsien mozioak, ezezkoa

Ezker abertzalea baztertzeko eta Udaletxeetatik botatzeko saiakerekin gatazka politikoa ez dela konponduko dio ANVk aurkeztutako mozioak. Alkatearen eta ANVko beste zinegotzien baiezko botoa bakarrik jaso duenez, ez da onartu. EA abstenitu egin da eta gainontzekoek ezezkoa eman dute.

 {mosimage} {mosimage} 
 {mosimage}  {mosimage}
 {mosimage}  {mosimage}
 {mosimage}  {mosimage}
 {mosimage}  {mosimage}

 

UDALBATZAREN KRONIKA

Udalbatza hasi da (Arazoak ditugu ordena)
Plaentxia.com 2008-05-07 19:07:27
Jendez eta kazetariz beteta dago. Ertzainen hiru furgoneta Udaletxe parean daude. 
Lehenengo, alkate dekretuen ondoren, Gehituk aurkeztutako adierazpen proposamena irakurtzen dihardute, euskaraz.
Jende gehiegi zaudete konektatuta
Plaentxia.com 2008-05-07 19:09:38
jende gehiego zaudete konektatuta eta administradorea bloketatuta dago
PPren mozioa irakurtzen
Plaentxia.com 2008-05-07 19:10:48
ANV gutxiengoan dagoen Udaletan demokrazia berreskuratzeko mozioa irakurtzen dihardu PPko zinegotzia
Ohiuak
Palaentxia.com 2008-05-07 19:12:06
Zuek faxistak zarete terroristak dio jendeak
PPren mozioa ez da onartu
Plaentxia.com 2008-05-07 19:17:11
aurreko emaitzok PPren mozioari dagozkio: 
 
PP: baietz 
PSE-EE: abstenitu 
EAJ, ANV eta EA: Ezetz
EAren mozioa irakurtzen
Plaentxia.com 2008-05-07 19:19:29
Erabakitze eskubidea eta giza eskubideena eskatzen du EAk bere mozioan.Alderdi guztiek berdin defendatzeko aukera dute.  
Roke Akizu ari da irakurtzen.
EAren mozioa ez da aurrera urten
Plaentxia.com 2008-05-07 19:21:45
Baietz:EA eta EAJ 
Ezetz:PSE-EE 
Abstentzioa: ANV
Mozio etikoaren irakurketa
Plaentxia.com 2008-05-07 19:22:43
Iker Aldazabalek puntuz puntu bozkatzeko eskatu du
Dimisioa eskatzeko puntua
Plaentxia.com 2008-05-07 19:27:02
Baietz:EAJ, PSE-EE eta PP (6) 
Ezetz:ANV eta EA (5) 
Abstentzioa:
EAJren azalpena
Plaentxia.com 2008-05-07 19:30:13
Bateraezina da oinarrizko giza eskubideen zapalkuntzaren aurka ez azaltzea eta aginte gorena izatea (EAJren boto azalpena)
PSE-EEren boto azalpena
Plaentxia.com 2008-05-07 19:34:33
Zuek bakarrik falta zarete. Zuen isiltasunak indarkeriaren alde zaudetela esan nahi du. Imajinatzen duzue zuen burua ETAri "ezetz, nahikoa da esanez?" 
(PSE-EEren boto azalpena)
PPren boto azalpena
Plaentxia.com 2008-05-07 19:39:30
PNVk aurpegia garbitzeko mozioa da. PSE-EEk ahalbidetu zuen ANV Udaletxeetan egotea. PNV ausarta bada, zentsura mozioa aurkezteko, PPk baiezkoa emango du. 
(PPren boto azalpena)
EAren boto azalpena
Plaentxia.com 2008-05-07 19:42:30
Egun tristea da gaur Soraluzerentzat. Duela urtebete negoziazioa zen bidea eta orain kartzelaratzeak eta arazoak. 
Patxi Lopez Lehendakari izan dadin balioko du? 
Etika aitzakia bat da. Guk irtenbidia zein dan badakigu. 
Zapaterok botuak jaso badittu hainbeste boto Euskal Herrixan, negoziatzen saiatu izan zalako da. 
(EAren boto azalpena)
ANVren boto azalpena
Plaentxia.com 2008-05-07 19:58:30
Gogoratzen duzue, PNV, PSE-EE ze jarrera izan zuen torturaren aurkako mozioetan eta Iñaki eta Asierren heriotzen mozioan? Ze jarrera izan zenuten, PNVk eta PSE-EEk 18/98 auzian? 
Zuek ere betetzen ez duzuena onartzea ez da koherentea. 
(ANVren boto azalpena)
ANVren mozioa irakurtzen
Plaentxia.com 2008-05-07 20:00:52
Konponbidea Ezker abertzalea baztertuz etor daitekeela pentsatzen dutenak, erratuko dira. Gakoa gatazka politiko eta armatua sortzen duten sustraietara jotzea dela badakigu guztiok. Zentsura mozioak ez dira bidea.
ANVren mozioa ez da onartu
Plaentxia.com 2008-05-07 20:10:01
Baietz: ANV 
Ezetz: EAJ, PSE-EE eta PP 
Abstentzioa: EA
Alkatearen hitzak
Plaentxia.com 2008-05-07 20:21:34
ANVk ez du atzera egingo, atxiloketak eta gartzelaratzeak izan arren. Ez dugu dimitituko, ez hemen ez beste inon. Inori bihotz bihotzez besarkada bat. 
 
(Alkatearen hitzak)