Kiroldegiko eragozpenengatik barkamena eskatu dute Udalak eta arduradunek

plaentxia_com 2008ko mai. 7a, 16:32
Azken asteetan kiroldegian eta igerilekuan izan diren arazoengatik barkamena eskatzeko, ohar bat igorri dute komunikabideetara Udaleko kirol zinegotzia den Larraitz Lakuesta, teknikari den Maria Gallastegi eta kiroldegiko arduradun Egoitz Porturen izenean. (Oharra osorik dator)

"Azken asteetan Kiroldegian eta batez ere igerilekuaren funtzionamenduan izan diren arazoengatik zuzentzen gatzaizue.

Igerilekuaren instalazioek urteetan izan duten mantenimendu faltaren ondorioz arazo tekniko ugari ari dira gertatzen; hau dela eta Udalak mantenimendu enpresa bat kontratatu du eta hauek hasi dira aurrez dauden akats guztiak konpontzen. Tartean noiz behinka beste matxuraren bat gerta daitekeen arren ziurrenik eragozpen guzti hauek konpontzen joango dira.

Kiroldegiko arduradunak eta Udal Gobernu Taldeak eragozpen hauen aurrean barkamena eskatu nahi dizuegu erabiltzaile eta herritar guztiei, gure nahia beti kirol instalazio duin eta hobeago batzuk eskeintzea izando delarik."