EHZ festibalean laguntzaile joateko aukera

Euskal Herria Zuzenean Festibalak hamairugarren edizioa egingo du aurten Idauze-Mendin (Zuberoa), ekainaren 27, 28 eta 29an. Jaialdia auzolanean antolatu eta kudeatzen denez, laguntzaileak behar dira. Izen ematea ekainaren 6a bitartean zabalik egongo da.  

"Esperientzia berri bat bizi eta jai giro aparta ezagutzeko aukera eskaintzen duen Euskal Herriko jaialdia." Hala aurkezten du Euskara Elkarteen Topaguneak. Izan ere, Euskal Herria Zuzenean festibalak jaialdi hutsa izatea baino gehiagoko helburuak ditu. Auzolanaren bidez, hainbat baloreen inguruan garatu den herri ekimena da; besteak beste, tokiko ekoizpenak bultzatzea, lan boluntarioarekin antolatzea, mikro-gizartea sortzea eta amalurra zaintzea.

 

PARTE HARTZEKO

 

Euskal Herriko hainbat talde eta erakundeek parte hartzen duten EHZ festibalean. Euskal Herriko hainbat txokoetatik gazteak abiatzen dira jaialdira ikusle gisa edo laguntzaile gisa.

Topaguneak Euskara Elkarteen Federazioak, aurtengoan ere  festibalean laguntzaile moduan parte hartzeko aukera zabaltzen die gazteei Pil-pilean Euskara Elkartearen bitartez. Izen ematea ekainaren 6a bitartean zabalik egongo da.

Egitasmoan parte hatzeko informazioa gazteak2@topagunea.comera idatziz edo 946215116 telefonora deituz jaso daiteke. 

 

PROGRAMAZIOA  IKUSTEKO klikatu hemen