Film laburrak euskaraz ikusteko aukera barixakuan

Aste honetan iritsiko da V. Film Laburren Zirkuitoa Soraluzera. Euskarazko hamar film laburreko emanaldia izango da, gai eta molde oso desberdinekoak. Barixakuan 22:30ean Gaztetxean.

 

Euskara Elkarteen Topagunea k antolatu eta Pil-pileanek ekarriko duen emanaldia izango da. Euskarazko zinea, euskaldunek egina. Koldo Almandoz zuzendari ezagunaren zein zinema munduan berriak direnen lanak ikusi eta entzun ahal izango dira. Topaguneak antolatzen duen ikus-entzunezko Rallyan azken hiru urteetan saria jaso dutenek ere tartea izango dute.
 
 
  • UNREST. 2007. Gentzane Agirre Onaindia
  • ALL ABOUT EVES. 2007. Gentzane Agirre Onaindia
  • AZKEN TRENA. 2007. Mikel Alvarez
  • COLUMBA PALUMBUS. 2007. Koldo Almandoz
  • MOMORRO. 2007. Asier Mendoza
  • ITZALAK. 2007. Iñigo Kintana
  • ARDAUAREN NEGARRA. 2008. Logela Multimedia
  • IKUS-ENTZUNEZKOEN RALLYA (2005, 2006 eta 2007ko lanak
    • Anteojonudoak (Eibarren, 2005eko abenduaren 17an). Kalageli Taldea
    • Zeruari (Aiara aldean, 2006ko abenduaren 18an egina). Gaizko Fanarraga eta Ibon Antuñano
    • Bestaldean (Elgetan, 2007ko abenduaren 29an egina). Trastaka Ekoizleak