Bularreko minbizia eta ginekologikoari buruzko hitzaldia

Bihar 18:30ean, EPAko lokalean egingo da hitzaldia eta bertan, bularreko minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz, prebentzioaz eta beste hainbat zehaztapenez berba egingo du Maria Jesus Mitxelenak, Donostiako Institutu Onkologikoko doktoreak.

Katxalin, Bularreko eta Ginegologiako Minbiziak eragindako Gipuzkoako Emakumeen elkartea da eta berak antolatu du hitzaldia Udaleko Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan.