Errabal kalea ibilgailuentzat zabalik dago

Errabal kalean egin beharreko lanak bukatuta, zapatu goizetik zabalik dago ibilgailuentzat. Autobusak gaurtik aurrera hasiko dira bertatik pasatzen.

Errepideak norantza bakarra du, Bergara alderantz doana. Norantza horretan doazen autobusak kale horretako 17. zenbakian (Gila) gelditzen dihardute berriz gaurtik hasita.

ZAPATU ETA MARTITZENETAN, ITXIERAK 

Errabal kaleko 9. zenbakian eraikitzen ari diren etxeagatik, apirilaren 26tik (zapatua) aurrera, eta kontrakoa jakinarazi bitartean, ordu batzuetan kalea itxi egingo da eta Gilako autobus geltokia Estazio kalera aldatuko da. Zapatuetan goizeko 8:30etatik iluntzeko 20:30ak arte eta martitzenetan 14:00etatik 16:30ak arte, bidea itxita egongo da ibilgailuentzat.