San Andresko bolo jaurtialdian soraluzetarrak nagusi

Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketako jaurtialdia San Andresen egin zen pasa den zapatuan eta Juan Kruz Arizaga geratu zen aurrenengo, 6 txirlo botata. Hurrengo jaurtaldia Lasturren izango da datorren zapatuan, arratsaldeko 5etan.

 

 

SAN ANDRESKO SAIOA:

1. Juan Kruz Arizaga (San Andres)  6 txirlo 
 2. Juan Luis Rodriguez (Asola Berri)  5 txirlo
 3. Josu Astigarraga (Asola Berri)  5 txirlo
 4. Iñaki Ariznabarreta (San Andres)  5 txirlo
 5. Jose Muñoz (Floreaga)  5 txirlo
 6. Jon Aranda (San Andres)  4 txirlo

Sailkapen orokorrean, lehenengo lekuan Asola Berri taldeko Juan Luis Rodriguez doa, 14 txirlo botata. Lehenengo soraluzetarra Iñaki Ariznabarreta da, 12. lekuan, 7 txirlorekin.

Taldeko sailkapenean, berriz, San Andresko talde bi daude izena emanda eta bata laugarren eta bestea zortzigarren lekuan daude.