“Kaputen Kanta” antzezlan musikala datorren barixakuan

Euskara Elkarteen Topaguneak antolatzen duen Kultur Errotaren barruan, “Kaputen Kanta” antzeztuko du Antzerkiola Imaginarioa k apirilaren 18an, liburutegiko atarian, gaueko 22:30ean. Verónica Fernándezek zuzendutako musikala da, Aitor Agirianoren musika originalarekin eta Jon Gerediaga eta Na Gomesen testuekin, publiko guztiei zuzendua.


 

 

{mosimage}Hileta alaia

Antzezlan honetan, IVY (Mirian K. Martxante) eta DORA (Maria Urzelai), bibolina eta tronpeta, itxura iluneko espaziora heltzen dira euren bihotz dantzariekin. Negar-kantariaren lanak egiten dituzte hileta ospakizun berezi batean, eta heriotzaren aurrean atsekabetu beharrean, zulo eta amaiera guztiak ospatzen dituzte.