Iratxo goxodendako makinako beira apurtu zuten asteburuan

Zapatu gauean, 3etatik 4rak bitartean, Iratxo goxodendako makinako beira apurtu egin zuten. Hamar hilabetean laugarren aldiz gertatu da. 

 Ohar hau argitara eman nahi izan dute goxodendako arduradunek:

"Iratxo Goxotegiak ordutegi nahiko zabala zuelakoan, maiatzean larunbat arratsaldetan ixtea erabakai genuen, guk geuk ere atseden hartu ahal izateko. Hala ere, gure bezeroak zerbitzurik gabe ez uzteko bi makina ekarri genituen; horrela, denda itxita zegoenean jendeak erosteko aukera izan zezan. Orokorrean jendearen harrera oso ona izan bada ere, konturatu gara bizi garen herri honetan ez ditugula ez gure ez besteen gauzak zaintzen. Zergatik? Azken hamar hilabetetan makinak babesten dituzten kristalen lau apurketa izan ditugu eta, hauek bikoitzak eta gogorrak izan arren.


Horren aurrean zer egin dezakegu? Guk hasieratik kamararik ez jartzea erabaki genuen herritarrengan konfidantza daukagulako. Baina gertatutakoak ikusita,  kamarak jartzea al da konponbidea gauzak zaintzen ikasteko?"