Kiroldegiko igerilekua itxi egin dute

Arane Kiroldegiko igerilekua itxi eta hustu egin dute, eta dutxa zerbitzua bertan behera geratu da. Hodietan gertatutako arazo batek behartu ditu arduradunak neurri hauek hartzera. 

 

Duela egun batzuk hodi bat lehertu egin zen. Inspekzio teknikoa egin ostean hartu dute ixteko erabakia. Igerilekua ez beste instalazioak irekita dauden arren, dutxak ez daude erabilgarri, uraren sistema moztuta dagoelako.
 
KONPONBIDEA BARIXAKURAKO
Barixakurako dutxen arazoa konponduta egotea espero dute, baina arduradunek esan dutenez, igerilekua irekitzeak luze jo dezake, hodiak konpondu ostean, igerilekua bete eta ura berotu behar delako.
Kiroldegiko arduradunek barkamena eskatu nahi diete erabiltzaileei.