Larrain Dantza ikastaroa bihar hasiko da

plaentxia_com 2008ko api. 3a, 20:20
Urrats Dantza Taldeak eta Euskal Jai Batzordeak Larrain Dantza ikasteko saioak antolatu dituzte, datorren ekainaren 7an egingo den Erromeria Egunean dantzatzeko
Lehenengo saioa bihar, barixakua, izango da, iluntzeko 7etan, goiko eskolan

Dantzarako gogoa duen edozeini zuzendua dago ikastaroa; ez da beharrezkoa dantzaria izatea edo dantzari ohia izatea. Barixakuetan emango da ikastaroa ekainera bitartean.

LARRAIN DANTZA

Larrain Dantzak Nafarroako Lizarra herrian du jatorria. Binaka dantza egiten da, baina zenbateko finkorik gabeko taldean. Nahi beste lagunek dantza egin dezakete eta normalean, bikote mistoak izaten dira. Dultzaineroek jotzen dute musika eta 10 minututik gora irauten du. Kataiarekin hasi ondoren, Fandangoa, Baltsa, Jota Zaharra,Nafarroako Bolera eta Korrida dantzatzen dira.