Laskurain, finalean txapeldunorde geratuta eskuz banakakoari ekitear

Eibarko Astelena frontoian jokatuko du Aritz Laskurainek domekan Eskuz Banakako Txapelketako lehenengo partidua, finalean txapeldunorde geratu eta astebetera.

PILOTA PARTIDUAK GAUR KIROLDEGIAN: Debarroa Txapelketako partidua izango da gaur kiroldegian, gaueko 9etan. Arrieta eta Azkorbebeitiak Eskoriatzako bikotearen aurka jokatuko dute.

Eskuz Binakako Txapelketako finalean 22 eta 17 egin zuten Titinek eta Laskurainek Olaizola eta Mendizabalen aurka. Txapeldunorde geratu ziren beraz. Laskurainen lagunartekoek bi autobuskada bete zituzten eta Ogeta pilotalekuan soraluzetar pilotariak ez zuen animo faltarik izan. Ezta ondoren ere, Txurruka jatetxean egindako afarian txalo beroz hartu baitzuten pilotaria afaltiarrek.

Datorren domekan Eibarko Astelena pilotalekuan Eskuz Banakako Txapelketako lehenengo partidua jokatuko du Xalaren aurka, arratsaldeko 5etan.