Auto bat ibaira erori da eta beste bik talka egin dute

plaentxia_com 2008ko api. 2a, 15:30

Goizeko 11etatik 12ak bitartean auto istripu bi gertatu dira Indubrik parean (Soraluzetik Maltzagarako bidean). Auto bat ibaira erori da eta gidaria bidera ekartzeko lanetan ari zirela, beste bi autok elkar jo dute. Ez da zauritu larririk izan.

Duela hilabete batzuk zenbait hildako eragin zituen istripua ren leku berean gertatu da gaur ere ezbeharra. Auto bat ibaira erori da Indubrik enpresaren parean, eta gidaria bere kabuz atera da ibilgailutik. Suhiltzaileak eta Ertzaintza lanean ari zirela, gidaria ibaitik jaso eta trafikoa bideratzen, auto bik alkarren kontra jo dute eta zaurituak eragin ditu. Anbulantziak ospitalera eraman ditu, baina zauri larririk ez dutela jakinarazi dute arduradunek.