Laskurain Ogetako finalean

plaentxia_com 2008ko mar. 17a, 13:59
Igandean Atanon jokatutako partidua irabazi eta gero (22-12), Titinek eta Laskurainek binakako final handia jokatuko dute Olaizola eta Mendizabalen aurka. Finala Gasteizko Ogetan jokatuko da martxoaren 30ean. Laskurainen lagunarteak ondorengo mezua bidali digu, sarreren kontua nola egingo dan argitu asmoz: 

 


 
LAGUNARTEKOEN OHARRA: 
 
Sarrerena honela egitea pentsatu dogu:
   1.- Aurreikusten da 150 bat sarrera egongo dirala herrirako. Beraz, ez egon azken momentura arte apuntatzeke. Lagunartean bertan, 170 lagun gara, beraz ez da egongo danontzat lekurik!!!!
   2.- Lagunartekoek lehentasuna eukiko dabe. Bihar eta etzi, astearte eta asteazken, bakarrik lagunartekoek eukiko dabe sarrerak gordetzeko aukera. Baina ostegunetik aurrera herriko edozein pertsonak hartu ahal izango dau, sobran gelditzen badira behintzat.
   3.- Oraingoan ez da emailez gordetzeko aukerarik izango. EDURTZA tabernan bakarrik enkargatu ahal izango dira sarrerak.
   4.- Apuntatzeko orduan kontuan izan beharrekoak:
            * Kantxa, grada edota erreboteko sarrerak egongo dira, beraz aukeratu, prezioak bihar jakingo ditxugu.
            * Autobusean joan nahi baduzu esan tabernan.
            * Afarixa egingo da finala eta gero. Ikusiko dugu non, baina afaltzera joan nahi dabenak ere izena emon lehenbaitlehen.
  Seguru aski, ezingo da danon gustua egin, ahaleginduko gara guztia ahalik eta txukunen egiten, baina norbaitxi ezin badotsagu berak nahiko lukeena egoki eskeini, aldez aurretik barkamenak.

Emoixok Lasku!!!!
 
Zorionak Aritz eta emoixok egurra! Plaentxia hirekin!