"Patetika Kabareta" estreinatuko du Kili-Kolok

Martitzenean, hilak 18, estreinatuko du “Patetika kabareta” obra berria Kili-Kolo Antzerki taldeak. Erotasunaren gaia jorratuko dute kabaret estiloko autoekoizpen honetan. Emanaldia Eibarko Gaztetxean izango da, gaueko 22:30etan. Taldekide gehienak soraluzetarrak izanik, datozen asteetan herrian antzeztuko dute lan berria.