Ehundaka arrain hilda agertu dira ibaian

plaentxia_com 2008ko mar. 12a, 15:07

Gaur goizean ehundaka hildako arrain agertu dira Deba ibaian, Maltzagatik hasi eta Osintxura bitartean. Foru Aldundiko arduradunek laginak hartu dituzte eta aztertzeko eraman.

 

Ibaiko bazter guztietan ageri dira arrainak. Loinak dira guztiak. Foru Aldundiak azaldu duenez, aingirarik ez agertzeak isurketa oso larria izan ez dela adierazten du. Hala ere, larria bada. 
Aldundiak gaineratu duenez, ez da gaur egindako isurketa izan. Azken egunotako euriak aprobetxatuz, industriaren batek isurketa egin zuen eta orain ura geldotu denean, hildako arrainak azaleratu egin dira.
 
Erruduna aurkitzea, oso zail 
Oso zaila omen da enpresa erruduna zein den zehaztea, gehienetan hondakin-urak kolektore bakarrera isurtzen dituztelako enpresa batek baino gehiagok. Aldundiko arduradunek Bergarako San Lorenzo industrialdetik etor daitekeenaren susmoa dute.