Emakume Langileen Eguna ospatzeko ekimenak

plaentxia_com 2008ko mar. 5a, 16:50
Martxoak 8 Emakume Langileen Nazioarteko Eguna da. Horren harira egitaraua prestatu du Udaleko Emakume Batzordeak. Emakumeen Herri Kirol erakustaldia, bakarrizketa eta ipuin kontaketarako tailerra izango dira, besteak beste.
 
 
 

 

ZAPATUAN

12etan trikitilariek kalejira 

12:30ean elkarretaratzea Plaza Zaharrean

13:00etan emakumezkoek herri kirolen erakustaldia 

Iluntzeko 19:00etan, kapillan, “Yo no soy esa” bakarrizketa Idoia Sanchezen eskutik

Ipuin kontaketarako tailerra

Egitarauaren barruan, datorren asterako guraso, irakasle eta hezitzaileentzat ipuinak kontatzen ikasteko tailerra ere antolatu dute. Urtxintxa eskolaren eskutik, bi orduko saioa izango da eta tartean emakume eta gizonezkoen parekidetasuna nola landu ikasiko dute. Informazioa jaso edo izena eman nahi duenak Udaletxera jo beharko du.

{mosimage}Langabezia, gizonezkoena baino altuagoa

Debabarrenean langabetuen %66 emakumeak izaten dira. Otsaileko datuen arabera baina, %81 lirateke. Soraluzen 137 dira Eibarko INEMeko bulegoan izena emanda lan bila dabiltzanak, otsaileko datuen arabera.