Bost musikari gaztek zilarrezko domina lortu dute Piano Jaialdian

Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek Andoainen egin zen Piano Jaialdian parte hartu zuten otsaileko azken astebukaeran. Alejandra Rodriguez, Javier Arana, Maialen Oregi, Elsa Berrueta eta Mirena Alberdik zilarrezko domina eta diploma bana jaso zituzten.


.

Udaberriko kontzertua martxoan

Datorren eguaztenean, hilak 12, Udaberriko kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek. Bakarlariak, bikoteak eta taldeak izango dira entzungai, baita musika tailerreko ikasleak,abesbatza eta banda ere. Elizan izango da arratsaldeko 19:45ean.