Maiatzean kontzertu erraldoia antolatzeko deia egin du Plaentxi motoklubak

Datozen maiatzaren 24 eta 25ean 13. Motor Kontzentrazioa antolatuko du Plaentxi Motoklubak. Egitarauaren barruan, makrokontzertua antolatu nahi dute herriko musika taldeekin.

Zapatu gauean izango litzateke kontzertua. Interesa duten taldeentzat harremanetarako telefono zenbaki bat utzi dute: 687856130. Bertan programaren eta baldintzen berri emango diete interesatuei.