Falkoneria erakustaldia Txuri-urdin elkartearen ospakizunetan

5. urteurrena ospatuko du Soraluzeko Txuri-Urdin elkarteak astebukaera honetan. Errealzaleek ume, gazte eta nagusientzat egitaraua prestatu du, tartean hegazti harraparien erakustaldia.

 
 
Martxoaren 1a, zapatua:
  • 12etatik 14etara eta 16etatik 19etara puzgarriak Plaza Barrixan.
  • Eguardiko ordubatean Errealzaleen poteo mundiala.
  • 14:00etan bazkideen argazkia Plaza Barrixan.
  • 14:30ean bazkaria Txurruka jatetxean.
Martxoaren 2a, domeka:
  • 11etan falkoneria erakusketa eta zoo txikia.
  • 12etan salda, txorixoa eta ardoa Plaza Zaharrean eta buruhandiak eta txapliguak.
  • 12:30ean opari banaketa bazkide gazteenei (karneta erakutsita).

Martxoaren 6a, eguena:

  • Batzar Orokorra egingo dute 19:30ean Txoko Kafetegian.