Andrey Amadorrek irabazi du XI. Soraluze Saria

Andrey Amador nagusitu zen atzoko txirrindularitza lasterketan. 137 txirrindularik parte hartu zuten proban eta 18 talde izan ziren guztira. 112 kilometroko ibilbidea egin zuten.

Sortzez Costa Ricarra da Andrey Amador eta Lizarte taldearekin hartu zuen parte. Bere atzetik sartu ziren Bidelan Kirolgi taldeko Unai Arantzabal eta Mikel Silgueira, Aizpuru Ugarte taldekoa.

Sari bereziak hauek izan ziren:

  • Mendiko saria: Andrey Amador
  • Herrikoari saria: Mikel Hernandez
  • Taldeko saria: Seguros Bilbao
MINUTU IXILA
Sari banaketarekin batera, minutu beteko ixilaldia eskatu zuen antolakuntzak duela gutxi zendu ziren Juan Antonio Axpe eta Jabier Ezenarroren omenez. Axperi lasterketa denetan laguntzaile izana eskertu zioten; Ezenarro, berriz, Euskal Herri mailan txirrinduralitzan izandako parte hartzeagatik gogoratu zuten.