Bost urte "Egunkaria" itxi zutela

Bost urte bete dira gaur, otsailak 20, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zuenetik.

Orduan, Soraluzek bere elkartasuna adierazi zuen eta ekimenak bultzatu zituen. 


 
Egunkaria ixtearekin batera, hamar lagun atxilotu zituzten, zortzi hilabete igarota beste bederatzi eta deklaratzera deitu zituzten beste sei. Horietako hamahiruri ez die ezer leporatu epaileak, baina hamabi lagun daude kartzelara joateko arriskuan, epaiketaren zain. 
 
 
Herriko zenbait ekimeni errepasoa:
 
  •  {mosimage}Donostiako manifestaziora Soraluzeko euskalgintzak antolatutako bi autobus bete joan ziren.


  •  {mosimage}Elkarretatze jendetsuak egin ziren itxiera salatu eta atxilotuak askatzeko eskatzeko.

  • {mosimage} Harpidetzak eta akzioak lortzeko kanpaina egin zen Berria egunkarirako. 10.000 euro inguru eman zituen Soraluzek.