Rezola Sagardotegira irteera Pil-pileanekin

plaentxia_com 2008ko ots. 19a, 13:17

Otsailaren 23an, zapatua, izango da Rezola sagardotegira (Astigarraga) irteera eta eguardiko 12:30ean hartuko dute autobusa Estazio kaleko geltokian. Sagardotegiko menua jango dute bertaratutakoek, trikitilariek alaitutako giroan.


 

Txartelek 30 euro balioko dute bazkideentzat eta 35 euro bazkide ez direnentzat, bazkaria eta autobusa barne. Ohiko lekuetan izango dira salgai: Iratxo goxodendan eta Gila, Arrano eta Gaztelupe tabernetan.

10 urtez

1999an egin zen Euskara Elkartetik sagardotegira lehenengo irteera. Hasieran afaria egiten zen; gaur egun, bazkaltzera joaten dira. 10 urte eta gero, ohiturak jarraitu egiten du eta aurten Rezola sagardotegira joango dira izena ematen duten guztiak.

{mosimage} 2007ko irteerako argazkia