Plaza Zaharreko zuhaitzak inausten dihardute

plaentxia_com 2008ko ots. 7a, 11:50
Atzo ekin zioten Plaza Zaharreko platanondoak inausteari. Urtean pare bat aldiz inausten dituzte Udaleko Herri lanetako langileek, baina inausketa sakonago baten beharrean zeudenez, enpresa espezializatu bati eman dio Udalak ardura.
Atzo adarrak moztu zizkieten zuhaitzei eta gaur kanpoko eraginetatik babesteko likidoa emango diote. Zaurituta edo hondatuta dauden zuhaitzei sendabidea emango diete.
Makai kooperatiba etxea arduratu da lan hori burutzeaz, 1.897,76 euroren truke.