Aratusteak ekitaldiz beteta datoz!

plaentxia_com 2008ko urt. 30a, 14:15
Haurrentzat, gazteentzat eta nagusientzat eskaintza zabala eta gozatzeko aukera izango dira. Jolasak, lehiaketak, musika, ikuskizunak... denak mozorroen inguruan antolatuko dira. Udalak, Galtzagorri Batzordeak, Itxaropena Jubilatu Etxea, Gaztetxea... talde askok antolatu dituzte ekintzak aurtengo iñauteri, karnabal edo aratusteetarako.

 

 

 

2008KO ARATUSTEETAKO EGITARAUA

 

OTSAILAK 2, ZAPATUA

Goizeko 12etan, herriko kaleetan zehar:

Kalejira BURUHANDI eta Musika Eskolako TRIKITILARIEKIN.

 
Arratsaldeko 18etan, Itxaropena Jubilatu Etxean:

Dantza eta mozorro lehiaketa

 
Arratsaldeko 18etan, Plaza Zaharrean:

HAURRENTZAKO JAIA


Arratsaldeko 19etatik aurrera, herriko kaleetan zehar:

{mosimage}Santa Ageda eskea eta “Txaltxaleroak”. Webgunea ikusi:  www.loschalchaleros.com.ar/

 
Gaueko 22:30ean, Plaza Zaharrean:

ARATOSTEETAKO MozoRock MUSIKA LEHIAKETA http://www.plaentxia.com/content/view/438/1/

 

OTSAILAK 3, DOMEKA

 

Eguerdiko 13etan, Plaza Barrian:

SAN BLAS OPILEN I.  LEHIAKETA

http://www.plaentxia.com/content/view/430/1/

 

OTSAILAK 4, ASTELEHENA

     

Arratsaldez:

Ludotekan jolasak eta mozorroak umeetzat.

 

Iluntzeko 19:30ean, Plaza Berrian hasita:

Ezoziko Ama Abesbatza eta Musika Eskolako soinujoleen kalejira, klopa kantari.

 

OTSAILAK 5, MARTITZENA


Arratsaldeko 17etan, Plaza Zaharrean:

MOZORRO LEHIAKETA haur eta lehen hezkuntzakoentzat, konpartsa mailan (3 edo gehiago).

SARIAK: 1. saria 100 euro; 2. saria 75 euro; 3. saria 50 euro.

Partehartzaileek CDak ekarri behar dituzte egun horretarako. Izen-ematea udaletxean.

 

Arratsaldeko 18etan, Plaza Zaharrean:

Galtzagorriak TXARANGA eta BURUHANDIAK.

 

Arratsaldeko 19etatik 20:30etara, Plaza Zaharrean:

Dantzaldia ALAIKI taldearekin.


Gaueko 22etan, Plaza Zaharrean

Dantzaldia ALAIKI taldearekin.


Gaueko 22:30ean, Plaza Zaharrean

MOZORRO LEHIAKETA helduentzat (DBHtik aurrera) bakarka (Sariak 75;50;25 euro)  eta konpartsa mailan (Sariak 100;75;50 euro). Partehartzaileek beraien CDak ekarri behar dituzte egun horretarako. Izen-ematea udaletxean.