MozoRock musika lehiaketarako bost talde aurkeztu dira

plaentxia_com 2008ko urt. 28a, 13:45
Herriko bost taldehartuko dute parte lehenengoz antolatu den MozoRock lehiaketan: Revel Phone, Darling Shoes, Junzaitxetxera, Punktapie eta Clavo Oxidado. Zapatuan izango da lehiaketa, gaueko 22:30etan Plaza Zaharrean (euria bada, frontoian).

Udalak eta Galtzagorri Jai Batzordeak elkarlanean antolatu dute lehiaketa.

Izena eman duten taldeek 20 minutuko saioa edo bost kantuko egitaraua egingo dute, bertsioekin edo beraien kantuekin osatuta. Taldean gutxienez soraluzetar bat izatea eskatu da eta mozorrotuta ateratzea.

Sari bi banatuko dira: talderik onenak 350 euroko saria jasoko du eta euskarazko kanturik onenak 150 eurokoa.

(Izena ematen duten taldeek 100 euroko dieta jasoko dute emanaldiaren ostean)

{mosimage}

Junzaitxetxerako kideak. 

 

{mosimage}Darling Shoes taldea E-gazteko maketa lehiaketan

Lau soraluzetar neskek osatzen duten musika taldeak beren abesti propioekin maketa bat kaleratu du. Euskadi gazteak antolatzen duen maketa lehiaketan eta Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketara aurkeztu dute beren lana. Entzungai dago helbide honetan: http://www.gaztea.com/mareagaztea/artist/darling-shoes/