Jose Luis Arizaga Senaturako EAE-ANVko zerrendetan joango da

Gipuzkoako Batzar Nagusietan Espainiako hauteskunde orokorretarako EAE-ANVk aurkeztu dituen zerrendan Soraluzeko alkatea dago. Diputatuen Kongresurako eta Senaturako zerrendak daude, eta Jose Luis Arizaga Senaturako azken hautagaia da.

"Independentziaren aldarria Espainiara eramateko helburuarekin" aurkeztuko dela adierazi zuen EAE-ANVk Espainiako Gorteetako hauteskundeetan izango diren zerrendaburuen aurkezpenean. Tartean Jose Luis Arizaga, "Txipi" herriko alkatea dago, Senaturako zerrendan zortzigarren lekuan.