Parlamautoa Soraluzen izango da bihar eta etzi

plaentxia_com 2008ko urt. 22a, 13:21

Goizeko bederatziak eta arratsaldeko bostak bitartean Parlamautoak Soraluzen egingo du geldialdia, bihar eta etzi (urtarrilaren 23tik 24ra).

Eusko Legebiltzarrak martxan jarri berri duen ekimena da hori. Parlamentuko autobusarekin, legebiltzarrak bere parte-hartze zerbitzua ezagutzera eman nahi du herririk herri.
 Autobusaren barrualdean 14 ordenagailu  daude legebiltzarreko webgunea ikusi eta bere funtzionamendua ezagutzeko. Zabalik eta Parte hartu programen bitartez herritarren partaidetza bultzatzeko helburua daukate, posta elektronikoz informazioa jasotzeko eta legebiltzarkideei galderak edo proposamenak bidaltzeko aukera emanez.