Euskadiko Orkestra Sinfonikoko soka taldeak joko du bihar Elizan

 Andre Maria Elizako berrinaugurazioko ekitaldi zikloaren barruan, azkenaurreko kontzertua Ma non troppo taldeak eskeiniko du. Euskadio Orkestra Sinfonikoko soka (biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua) taldeak bihar zapatua, iluntzeko 20:00etan ekingo dio emanaldiari.

 


 

 

Ma non troppo Ganbera Orkestra

 Pascale Michaud, Jon Larraz, Elena Escalza, biolontxelo bakarlariak

 Ortzi Oihartzabal, Ludwik Hamela, Cristina Vertiz, Larraitz Oiarzabal, 1. biolinak

Xavier Gil, Oihana Etxeberria, Itziar Prieto, 2. biolinak

Pascal Arnaud, Gregorz Kawka, biolak

Gabriel Mesado, biolontxeloa

Alexander Mikolajczyk, kontrabaxua
 

Egitaraua

 

François Couperin (1668-1733)

Pieces en Concert

                                     I.      Prelude

                                   II.      Siciliene

                                III.      La Trompa

                                IV.      Plainte

                                   V.      Air de diable

                                        

Jon Larraz, biolontxelo bakarlaria

 

Piotr Ilich Tchaikovsky (1840-1893)

Andante cantabile

              

        Pascale Michaud, biolontxelo bakarlaria

 

 

Ernest Bloch (1880-1959)

(arr. M. Hakhnazaryan)

From Jewish Life

1. Jewish Song                    

2. Prayer

3. Supplication

 

Pascale Michaud, biolontxelo bakarlaria

                                               

              

Joseph Haydn (1732-1809)

Concierto para violoncello en do mayor, Hob. VII b:1

                                                  I.      Moderato

                                                II.      Adagio

                                             III.      Allegro molto

                                     

       Elena Escalza, biolontxelo bakarlaria

 

 Bakarlariak

 

Jon Larraz Mozo, biolontxeloa

Donostian jaioa, bertako Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta bere musika prestakuntza Alemanian osatu zuen. Diusburg-Essengo Kontserbatorioan (A. Hülshoff-ekin), Frankfurten  (M. Sanderlingekin) eta Munichen (R. Ginzelekin) han gradu ondoko ikastaro bat burutu zuelarik. Aldi berean maisu-klaseak jaso ditu Wolfgang Boettcher, Asier Polo, Lluis Claret, Ivan Monighetti, Steven Isserlis, Martin Ostertag, Wen-Sinn Yang eta Arto Norasengandik. Ganbera musikak Japoniara eraman du bitan eta baita Duisburgeko Operan kontzertu bat eskaintzera ere, Steven Isserlis biolontxelojolearekin. Municheko Sinfonikoaren lankide izan da, Municheko Irratiko Orkestrarekin aritzeaz gain. Egun Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide da.

 

Pascale Michaud, biolontxeloa

Quebec-en jaioa, Freiburgeko Musichochschule-n eta Genevako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, azken honetan 1995ean biolontxeloko 1. saria eskuratu zuelarik, F. Guye-ren gelan. Bere ezagupenak J. Starker, A. Noras eta M. Rostropovich-en master-class delakoetan sakondu ditu. 1992tik 1998ra bitartean Genevako Ganbera Orkestrako kide, Suisse Romandeko Orkestraren, Stadttheater Freiburg-ekoaren, Tenerifeko Sinfonikoaren  eta Londresko Royal Philharmonic Orchestraren lankide izan da. Hainbat urtez duoa osatu zuen M. Renoul pianojolearekin eta honekin errezital ugari eskaini zituen Frantzia, Suitza eta baita Kanadan ere, Kanada eta Suisse Romande Irratietarako zenbait grabaketa burutu zutelarik. 1999tik Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kide da eta 2006an honekin bakarlari gisa aritu zen, C. Saint-Saënsen 1. Kontzertua intepretatuz. 

 
Elena Escalza, biolontxeloa

Bilbon jaioa, Freiburg eta Francfurteko Musikhochschuletan ikasi zuen, ikasketak Parisen G. Hoffmanekin eta Alcalán Lluis Claret-ekin osatuz. J. Starker, B. Greenhouse, F. Helmerson eta I. Monighettirekin trebatze-ikastaroak egin ditu. Bizkaiko Forua, A. von Humboldt bazkundea, La Caixa eta Deutscher Akademischer Austausch Diensten bekak jaso ditu. Merezitako sarien artean Gaztedi Musikalak lehiketako 1. saria, Manresa Hiria eta Beethoven Klaviertrio Wettbewerb. Granadakoa edo Musika Hamabostaldia bezalako jaialditan aritu da eta Auditorio Nazionalean, Bilboko elkarte Filarmonikoan edo Valentziako Palau de la Música-ren mailako aretoetan, bere hainbat emanaldi RNE eta RTVE-k grabatu dituztelarik. Quiroga laukotearen kide gisa, R. Schmidten ikasle izan da. Ganbera-musika irakasle da Musikenen.