San Martzialak asteburuan izango dira

Asteburu honetan ospatuko dira San Martzialgo jaiak, zapatuan hasi eta igandean bukatu. Zapatuan dantzan jartzeko Bergarako erromeri talde batek joko du eta domekan umeendako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

 

 

 

 

 

 

IRAILAK 6, ZAPATUA

Saldagileek antolatuta 

 

21:30ean lagunarteko afaria

Afalostean Bergarako erromeria taldearen eskutik dantzaldia.

 

IRAILAK 7, DOMEKA

 Auzokuek antolatuta

 

12:30ean Meza

Ordu berean umeentzat Arrantzaleen jolasak, Kulki taldearen eskutik.

Bertan bazkaltzeko aukera egongo da (mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte), norberak etxetik eramandakoarekin.

Arratsaldean umeentzako jolasak, zezentxoak eta mus txapelketa.