Fandango eta Arin-arin ikastaroa antolatu dute datozen asteetarako

plaentxia_com 2007ko urr. 15a, 15:16

Gaztañerre Azoka hurbiltzen ari dela eta, Fandango eta Arin-arina nola dantzatu ikasteko aukera izango da. Ezer ez dakienari edo hobetu nahi duenari, edonori, zuzendua dago doako ikastaro hau.

Urriaren 19an, 26an eta azaroaren 9an egingo dira saioak, iluntzeko 7:30etatik 9etara. Dantza Taldeak, Euskal Jai batzordeak eta Pil-pileanek elkarlanean antolatu dute ikastaroa.

Izena emateko: pilpilean@euskalnet.net edo telefono hauetara deituta: 943751304 / 605752533 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.