Ezoziko plaza bete egin zen atzoko jaietan

plaentxia_com 2007ko eka. 18a, 16:50
Eguraldia lagun, festa giro ederrean pasatu zuten eguna Ezozi auzora inguratu ziren herritar eta inguruetakoak. Finalista saria jasotzeko ere hantxe izan ziren aurtengo gaztetxoak.

 
 
Goizean goizetik mendi ibilaldia egin zuten mendi taldekoek eta ondoren finalistek ongi-etorria jaso zuten. Auren 8 mutiko izan dira finalistak: Ander eta Andoni Ariznabarreta, Xabier Bengoa, Iker eta Josu Benito, Markel eta Aitor Hontangas eta Jokin Parra.
Hortik aurrera, elgoibartarren herri kirol erakustaldi ikusgarriarekin gozatu zuten bertaratutakoek. Harri jasotzen, txingak eroaten, trontzan, lasto jaurtiketetan eta konjurian jardun zuten. Jaietarako desafioa ere egina dute soraluzetarrekin.
{mosimage}Arratsaldean umeen gozagarri zenzentxo eta zalditxoak, plazari bueltaka-bueltaka.