Mendi taldean bazkide egiteko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko mendi taldea (Umeak) 2016ko ots. 19a, 13:34

Martxoak 13an Antzuolan egingo den Ibilbide Neurtuarekin ekingo diegu aurtengo ibilaldiei. Bazkide egiteko epea otsailaren 23an zabalduko dugu.

Aurten umeendako irteerez gain, egun eta toki berean nerabe eta nagusiendako txangoak antolatuko ditugu.

Mendi Taldean bazkide moduan izena emateko egunak otsailaren 23tik 26ra, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara, Pil-pileanen lokalean izango dira.

Nagusiak bazkide egiteko kuota urtean 10 eurokoa da eta gazteena 5 eurokoa.

Informazio gehiago Iratxo gozo-dendan edo Mendi Taldeko Webgunean  

Mila esker.