Etxea zaintzeko aholkuak
Ekintza hauen aurrean prebentziorako aholku batzuk helarazi zituzten eta azpimarratu zuten kasu gehienetan herritarra bera dela etxeko segurtasunaren zaintzailerik onena. "Etxebizitzaren baldintzak hobetzeak lapurretak eragozten laguntzen du: txirrin automatikoak (kamararekin badira hobe), publizitaterako postontzia kanpoan ezarri, ateak eta zerrailak aldatu...."
Delituak sahiesten lagunduko dizuten hainbat neurri:
1-Portaleko atea ireki aurretik tinbrea jo duena nor den garbi izateko aholkatu dute ertzainek eta etxeko atea ireki aurretik behatxulotik begiratzeko txirrina jo duena zein den jakiteko.
2-Etxean gaudenean atea giltzaz istea gomendagarria da normalean etxekoek giltza izango dutelako sartu nahi badute, giltza ez utzi zerrailan barrutik sartuta.
3-Etxetik irteterakoan ateko zerraila ondo itxi behar da giltzarekin.
4-Ahal baduzu etxeko eta garageko ateak blindatuak eta marko sendodunak ipini ( gaur egungo ateak mota honetakoak izaten dira ateak dituen urteen arabera baloratu)
5-Etxean sartu zein bertan bazaude eta lapur batekin topo egiten baduzu inoiz ez aurre egiten saiatu, ahal bezain pronto babespean jarri eta deitu Ertzaintzari.
Saltokiak zaintzeko aholkuak
Soraluzen azken hilabeteotan saltoki eta tabernetan izandako lapurreten inguruan Ertzaintzak esan zuen saltokietako segurtasuna herritarren eta Ertzaintzaren arteko lankidetzaren araberakoa dela hein handi batean. Azpimarratu zuten oso garrantzitsua dela edozein pertsona, zarata, egoera edo ibilgailu susmagarri ikusiz gero Ertzaintzari zuzenean deitzea. Esan zuten askotan delitu txikia izanagatik ere, lapurretan jarduten dutenek delitu txikien pilaketagatik jasotzen dituztela zigorrak.
Delituak saihesten laguntzeko hainbat neurri:
1-Saltokiaren ateak eta leihoak barruan daukagunaren araberakoak izatea garrantzitsua da. Ez da berdina aseguru etxe bat edo bitxitegi bat izatea.
2-Kamarak eta segurtasun alarmak ezartzea gomendagarria da.
3-Saiatu gauetan kaxan dirurik ez uzten eta kaxa zabalik utzi erakutxiaz bertan dirurik ez dagoela
4-Saltokia isterakoan inguruan pertsona susmagarririk dagoen edo ez arretaz begiratu eta zerraila giltzaz ondo itxi.
5-Baldin eta iluntzean saltokia isten baduzu gomendagarria da norbaitek laguntzea.
Larrialdietarako telefono zenbakiak
SOS deiak: 112
Bergarako Ertzaintza komisaldegia: 943524720
Soraluzeko Udaltzainak: 943753024