Soraluzeko gida bidean da

Gaizka Azkarate 2016ko ots. 16a, 14:47
Soraluzeko gida hiru euskarrietan

Herriko komertzio, denda txiki, taberna, ostalaritza, enpresa, erakunde publiko zein elkarteen informazioa jasoko duen gida prestatzen dihardugu Pil-pilean herri komunikabideak eta Soraluzeko Udalak elkarlanean.

Soraluzetarrentzat eta kanpotik etorri daitezkeen pertsonentzat intereseko gida osatua, eguneratua eta euskalduna egitea da gida honen helburu nagusia. Herriko denda, negozio, elkarte eta erakundeez gain herritarrentzat interesgarria izan daitekeen informazioa ere jasoko du gidak: interes publikoko telefono zenbakiak, guardiako farmazien informazioa, udaletxetik eskeintzen diren zerbitzuen inguruko informazioa etab.
Hiru euskarri: papera, internet eta mugikorreko bertsioa
Gidak paperezko bertsio izango du eta hau Soraluzeko etxe eta enpresa guztietara banatuko da, debalde. Horrez gain, interneten ere bere espazioa izango du gidak plaentxia.eus eta soraluze.eus  webguneetan argitaratuko delako interneteko bertsioa. Gida digitalak gainera, mugikorreko bertsioa ere izango du, zuzenean telefono zenbakira deitzeko aukera emanez.
Gidan agertzeko aukera
Abenduaz geroztik Pil-pileaneko lan taldea atez-ate dabil gidaren ezaugarriak azaldu eta bertan agertzeko aukera eskainiz. Oraindik zurekin harremanetan jarri ez bagara eta interesatuta baldin bazaude, idatzi publizitatea@pilpilean.com helbidera edo deitu 686028946 (Gaizka) mugikor zenbakira. 90 euroren truke, urtean, hiru euskarrietan agertzeko aukera izango duzu. Horrekin batera, beste eskeintza berezi batzuei buruzko informazioa ere emango dizugu.