Euskal Autonomia Erkidegoan ere langabezia tasak behera egin du, aurreko hilabetearekin alderatuta –apaltzea zerbitzuen sektorean izan da, batez ere–; aldiz, Nafarroan igo egin da. Edozein kasutan, Hego Euskal Herrian, orokorrean, egoerak hoberantz egin du 2014tik.
2016ko urtarrileko datuak, herriz herri
- Eibar 2099 langabe (%16,79ko langabezia tasa)
- Soraluze 298 langabe (%16,39ko langabezia tasa)
- Elgoibar 694 langabe (%13,07ko langabezia tasa)
- Mendaro 109 langabe (%11,18ko langabezia tasa)
- Mutriku 266 langabe (%10,83ko langabezia tasa)
- Deba 262 langabe (%10,05ko langabezia tasa)
Iturria: SEPE. Servicio Público de Empleo Estatal.