Ertzaintzaren hitzaldia asteartean kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ots. 12a, 09:27

Hurrengo asteartean, hilaren 16an, arratsaldeko 18:00tan, Kiroldegiko antzokian Ertzaintzak hitzaldia eskainiko du.

Azken boladan herrian jasaten dihardugun lapurretak direla eta, Soraluzeko Udalak eta Ertzaintzak, elkarlanean, herritarrek lapurretak eragozteko hartu ditzaketen segurtasun neurri eta aholkuei buruzko hitzaldia antolatu dugu. Hitzaldia datorren asteartean, arratsaldeko 18:00etan izango da kiroldegiko antzokian.

Hitzaldian jorratuko diren gaien artean, saltokietan eta etxebizitzetan segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurrien eta aholkuen ingurukoak izango dira. Ondoren, bertaratzen diren herritarrek aukera izango dute dituzten galdera, zalantza edo kexak azaltzeko.

Soraluzeko Udaletik herritarrak animatu nahiko genituzke hitzaldira etorri eta parte har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.