"Euskal Ildefonsotarrak" taldeak irabazi du mozorro lehiaketa

Egoitz Unamuno 2016ko ots. 9a, 20:35

Epaimahaiak interneteko bozketa kontuan ez hartzea erabaki du, "hainbat taldek bere burua behin eta berriz bozkatu dute eta". 

Honela gelditu da azken sailkapena:

Konpartsa maila

1. Saria Euskal Indelfonsotarrak.

2. Saria Un dos tres.

3. Saria Erromatarrak eta Galiarrak.

Dendak

1. Saria MGS Aseguruak 

Tabernak

1. Saria Gaztelupe

Epaimahaikoaren azalpena 

Mikel Leunda udal-teknikariak eman du epaimahaikoaren erabakiaren berri. Konpartsa mailako sariak banatu aurretik azalpenak eman ditu epaimahaikoak hartu duen erabakiaren inguruan: "Aurtengo asmoa zen herritarren iritzia jasotzea baina interneteko bozketan tranpa asko egon da eta talde batzuk behin eta berriz bozkatu dute euren burua. Hori ikusita epaimahaiak erabaki du boto horiek baliogabe lagatzea eta epaimahaikideen iritziaren arabera hartzea azken erabakia". 

Erlazionatuak

Sarituen argazkiak

Erredakzioa 2016 ots 09 2

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.