Maialen Larrañagak irabazi du San Blas opilen lehiaketa

Egoitz Unamuno 2016ko ots. 3a, 14:19

Maialen Larrañagarendako izan da San Blas Opilen IX. Lehiaketako lehenengo saria. Aurretik, opilak bedeinkatzeko elizkizun jendetsua egin dute elizan.

Urtero moduan, opilak bedeinkatzeko elizkizuna eta lehiaketa egin dira San Blas Egunez. Elizkizuna goizeko 11:30ean hasi da eliza jendez beteta zela eta opilak bedeinkatu ostean 12:00ak alderako atera da jendea elizatik. Ostean, ohitura den moduan, hainbat herritarrek argazkiak atera dituzte Plaza Berrian.

Hamabiak pasatxo zirela itxi dute lehiaketan izena emateko epea eta guztira hamar lagunek eman dute izena. Epaimahaikoak bere ebazpena eman du eta honela gelditu da sailkapena:

1. Maialen Larrañaga (50 euro)

2. Aitziber Mayo (30 euro)

3. Anahi Makinay (20 euro)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.