Zinea eta telebista, aurten mozorrotzeko proposatu dituzten gaiak

Erredakzioa 2016ko urt. 31a, 19:02

Aratosteetako batzordeak "zinea eta telebista" mozorrotzeko gaitzat hartzea proposatu du. Aurten herritarrek mozorro lehiaketara aurkezten diren hautagaien argazkiak bozkatu ahal izango dituzte Plaentxia.eus-en. 

OTSAILAK 6, ZAPATUA

11:00-13:00 Plaza Zaharreko karpan KUKUMIXOREKIN JOLASAK

Arratsaldeko 6etatik 9etara, Plaza Zaharreko karpan.DANTZALDIA, “Haitzama” taldearekin.

MOZORRO LEHIAKETA, Konpartsa mailakoa.

Lehiaketan parte hartzeko Kontzejupean jarriko den PHOTOCALLean taldeko argazkia egin eta WhatsApp bidez bidali beharko da 605 706 086 zenbakira. Herritarrek Plaentxia.eus webgunean eman ahalko dute bozka eta kontuan hartuko da epaileen iritziarekin batera sarituak aukeratzeko. 

Zapatuko bi talderik onenak sarituko dira. 

Sari banaketa martitzenean egingo da, 20:00etan Karpan.

OTSAILAK 9, MARTITZENA

Arratsaldeko 6etan, frontoian, HAURRENTZAKO DANTZA LEHIAKETA.

Oinarriak www.soraluze.eus orrialdean kontsultatu.

Arratsaldeko 7etan eta gaueko 10:30ean, Plaza Zaharreko karpan, DANTZALDIA, “Lisker” taldearekin.