AGUR MADAYA!

Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 13:06

Maider Gabilondo

Maider Gabilondo, Unicefeko kidea.

“Ihes betea zilegi balitz

Nunbait balego bakea

Ni ez nintzake oinazearen

Menpeko mixerablea (…)

Lur hotz batetan aldatutako

Landare sustrai gabea”

Euskal kanta horrek ongi laburtzen du milaka siriarrek bizi duten sufrimendua.

Siriako gerra zentzungabea hasi zenetik sei urte beteko direnean, milaka haur eta familiak gero arte esan diote beren herriari. Libano, Jordania, Turkia edo Irakeko errefuxiatuen kanpamentuetan pilaturik bizi dira 4 milloi persona baino gehiago, noizbait gerra hori bukatu eta haien herrira itzuliko diren esperantzarekin. Beste batzuk, gutxiengoa, miloi bat inguru, gerra luzatuz doan heinean europaruntz iristea lortu dute etorkizun baten bila.

Baina gehienak, hamairu milloitik gora, oraindik Sirian bizi dira. Madayan, Deir ez-Zor, Idlib edo beste hainbat setiatutako hiriburutan. Han zaila da eraikinen bat osorik aurkitzea, dena bonbardatu dute-eta. Sei milloi baino gehiagok, beraien etxeak utzi dituzte, eta asko dira beste familia batzuekin bizi direnak, eskoletan edo beste zenbait eraikin zibiletan. Hotzak gogorturik gau elurtsuak nola hala pasatu behar dituzte, fuelik ez baita ageri inundik. Ur edangarria ere zaila da aurkitzen, ur mozketak arma gisa maiz erabili baiira Sirian. Janaria ere kostata aurki daiteke. Lankide batek komentatu zidan txakurrik eta katurik ez dela ikusten, eta arratoiak ere aspaldian desagertuta daudela.

Egoera horren aurrean, gerraren seigarren urteurrena beteko denean, gure ahotsa entzunarazteko unea iritsi da, munduak ezin du beste aldera begiratu eta ezikusiarena egin Siriarrei, milaka eta milaka pertsona sufritzen ari direlako eta injustiziaren aurrean ixilik egoteak konplize egiten gaituelako.

Gatazka horren ondorioek guztioi eragiten digulako.

SIRIAKO GERRARI EZ! INTERBIDEA ORAIN!