Gotzon Odriozola (Udaltzainburua): "Herritarren laguntza ezinbestekoa da"

Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 10:57

Gotzon Odriozola, udaltzainburua.

Gotzon Odriozola udaltzainburuarekin berba egin dugu lapurreten gaiaren inguruan.

Lapurreten inguruan zein balorazio egiten duzue?

Dudarik barik gai garrantzitsua da baina beste inguru batzuekin konparatuta gurean gertatzen dena ez da behar baino gehiago larritzekoa. Saltokietan lapurtzea baino kezkagarriagoa da etxebizitzetan lapurtzea baina beti hutsik dauden etxeetan sartu dira. Jendea barruan dagoela, aurrez aurre lapurretan egitea beste kontu bat litzateke. Hori bai,izango litzateke larritzekoa.

Lapurretak etorkinei egoztearen inguruan zein iritzi duzu?

Lapurretak egiten dituztenak askotan herriz herri ibiltzen diren taldeak izaten dira. Lapurreta batzuk egin eta alde egiten dute. Batzuetan kanpotarrak izan daitezke, eta? Bertakoa denean bertako denak kulpabilizatzen ditugu? Ez dauka inolako zentzurik gertaera hauen ardura etorkin guztien gain jartzeak.

Lapurreten inguruan zein ardura du udaltzaingoak eta zein Ertzantzak?

Lapurreta motaren araberakoa izaten da. Kalteak bakarrik baldin badira gure ardura izaten da eta geuk ematen dugu salaketaren partearen berri. Lapurreta gertatzen den kasuetan Ertzantza etortzen da eta izan litezkeen aztarna edo datuak jasotzen ditu.

Udaltzaingoak neurri berezirik hartu du azkenaldian?

Ertzantzarekin eta Udalarekin landu dugu gaia baina guk beti bezala dihardugu lanean. Ertzantzarekin informazioa trukatzen dugu eta gure presentzia ziurtatuta dago kalean. Baina garbi dago poliziaren presentzia ez dela nahikoa lapurretak eragozteko. Gu mugitu arren ezin gara denean egon. Herritarren laguntza ezinbestekoa da.

Zein motatako laguntza?

 Zerbait susmagarria ikusten digutenean deitu diezagutela. Gu horretarako gaude eta ez zaigu ezer kostatzen arazoa dagoen lekura joan eta zer gertatzen den argitzea.