Lab sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Plaza Berrian. "Euskal preso eta iheslariak etxera" lelodun pankartaren atzean egon dira espetxe politika aldatzeko eskatuz. "Euskal preso politikoen kontra erabiltzen den espetxe politika" aldatzeko eskatzearekin batera, sakabanaketa politika amaitu eta "euskal preso politiko guztiak Euskal Herriratzea" eskatu dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.