Eskubide hau 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera erreklamatu ahalko da eta eskatzaileak alokairuko etxebizitza bat ez bada, prestazio ekonomikoa jasoko du.
Legeak eskubide subjektiboa aitortuko zaien pertsonen betebeharrak ere zehazten ditu.
Kontuan hartuta interesa duen pertsonak etxebizitza izateko eskubide subjektiboa Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza saileko zerbitzuetan eskatu behar duela, Soraluzeko PSE-EEk egoki eta beharrezko iritzi dio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emanda dauden pertsonei jakinaraztea zein diren aipatutako eskubidea aitortzeko baldintzak. Ondorengoak dira:
- Adinez nagusia izatea edo emantzipatua
- Etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena emanda izatea alokairuko modalitatean, gutxienez lau urteko antzinatasunarekin.
- Honako diru-sarrera mugen barruan izatea:
- 3.000 eta 15.000 euro 3 edo persona gehiagoko elkarbizitza unitateetan.
- 3.000 eta 12.000 euro 2 pertsona elkarbizitza unitateetan.
- 3.000 eta 9.000 euro pertsona bakarreko elkarbizitza unitatean.
Si eres una persona con una discapacidad psíquica o de movilidad reducida, o víctima de violencia de género no deberás acreditar ingresos mínimos.Ezintasun psikikoa duen pertsona edo mugikortasun mugatuena duena baldin bazara, edo genero indarkeriaren biktima izanez gero, ez duzu gutxieneko diru-sarrerarik frogatu beharko.
Eskaera egiteko infomazio guztia eta bete beharreko fitxa honako helbidean aurkituko duzu: http://www.etxebide.euskadi.eus/x39-contpest/es/contenidos/informacion/etxecont20160101_info_dcho_sub/es_def/index.shtml?#2026
Eskaera honako bulegoan aurkeztu ahalko duzu: Una vez cumplimentada la solicitud, ésta, junto con la documentación a adjuntar, podrá ser entregada en:
- ZUZENEAN lehiatiletan, Eusko Jaurlaritzako herritarren harrerarako zerbitzua.
- Ramiro de Maeztu, 10, barrenekoa - 01008 Gasteiz
- Gran Via, 85- 48011 Bilbo
- Andia, 13 - 20003 Donostia
Porta zertifikatu bitartez: eskaera ZUZENEAN zerbitzura bidali ahalko du, Eusko Jaurlaritzaren herritarrenganako harrera zerbitzuan.